Zozketa: Zozketa edo ausazko hautaketa bitartez sari bat edo bat baino gehiago esleitzean datza jokoa. Parte hartzeko euskarriak dituztenen artean zozkatuko da saria, euskarri hori materiala, informatikoa, telematikoa edo interaktiboa dela ere. Zozketa data jakin batean egingo da, eta parte hartzeko dirua ordaintzea ezinbesteko baldintza izango da.
Zozketak ohikoak edo noizbehinkakoak izan daitezke. Ohiko zozketen modalitatea ez dago araututa, beraz, ezin izango da zozketarik antolatu eta merkaturatu, legearen arabera debekatuta baitago hori egitea, jokoa arautzen duen maiatzaren 27ko 13/2011 Legearen 5.3 artikuluak xedatzen duenari jarraiki.
Gaur egun, noizbehinkako zozketak egitea bakarrik dago baimenduta. Noizbehinkako zozketatzat jotzen dira aldian-aldian egiten ez direnak, edo, gehienez ere, urtean behin egiten direnak. Halaber, noizbehinkako jokoak ezin dira erakunde antolatzaileen ohiko jardueren artean egon.
Zozketaren sariak higigarriak, higiezinak, aziendak edo haiei lotutako eskubideak izan daitezke, baina inoiz ere ezin izango dira dirutan emandako sariak izan.
Hona hemen noizbehinkako zozketak antolatzeko baimen eskaerak eta haiekin batera aurkeztu behar den dokumentazioari buruzko informazioa:
Zozketaren eskaeran datu hauek agertu beharko dira:
-
Interesdunaren identifikazioa, eta, hala balegokio, haren ordezkariarena.
-
Jakinarazpenetarako helbidea Espainian.
-
Tokia, data eta eskatzailearen sinadura.
-
Hala badagokio, publizitate, promozio eta babes jarduerak betetzeko baimena eskatzea.
Eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
-
Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionala edo pasaportea, pertsona fisikoa baldin bada. Pertsona juridikoen kasuan, eraketako nahiz aldaketako eskritura, betiere Merkataritza Erregistroan erregistratutakoak, edo, beste herrialde batekoa bada, egoitza duen herrialdeko erregistro baliokidean. Halaber, Espainian haren ordezkari gisa jarduten duen pertsonaren eta haren ahalmenaren ziurtagiria ere beharrezkoa da.
-
Eginbehar fiskalak eta Gizarte Segurantzakoak beteta izatea.
-
Jokoa arautzen duen maiatzaren 27ko 13/2011 Legearen 13.2 artikuluak zehazten dituen egoeretan ez dagoela ziurtatzea. Joko-jardueretarako lizentzia edo baimenak izan ez ditzaketen pertsonak biltzen ditu artikulu horrek.
-
13/2011 Legearen 49.2.d) artikuluak xedatzen duen tasa ordaindu izanaren frogagiria. Egun, tasa hori 100 eurokoa da. Tasaren inprimakia
-
Eskaintzen den sariaren edo sarien jabetza eta erabilgarritasuna ziurtatzen duten dokumentuak. Kasu bakoitzaren arabera fakturak, kontratuak, eskriturak edo notario-ziurtagiriak izan ahalko dira. JAZN-k (gaztelaniaz, DGOJ) aukera izango du interesdunei dokumentazio edo informazio gehigarria eskatzeko, sariak behar bezala ziurtatze aldera, betiere sariaren edo sarien balioaren eta ezaugarrien arabera.
-
Zozketaren oinarriak. Baimena lortuz gero, argitaratu eta balizko parte-hartzaileen eskura ipini beharko dira zozketa osoan zehar, sarien iraungitze-datara arte. Oinarri horietan datu hauek agertu beharko dira gutxienez:
-
Zozketa sustatzen duen pertsona fisiko edo juridikoaren identifikazioa.
-
Adingabeek eta legeak debekatutako pertsonek ezin dutela parte hartu.
-
Eskainitako sariaren edo sarien deskribapena eta balioa. Hala balegokio, saria gasturik eta zergarik gabe emango dela jakinarazi beharko da. Bestela, zozketa irabazten duen parte-hartzaileak ordaindu beharko lituzkeen gastu edo zergen zerrenda erakutsi beharko da. Eskainitako sarien balioari dagokionez, parte-hartzeko ordaindutako zenbatekoaren %20a baino handiagoa izan beharko da gutxienez.
-
Zozketaren saria ondasun higiezin bat balitz, saria edo sariak deskribatzerakoan gutxienez datu hauek azaldu beharko dira:
-
Ezaugarri nagusiak.
-
Helbidea.
-
Azalera.
-
Higiezinaren balioa.
-
Hala balegokio, higiezinaren kargak eta zergak deskribatu beharko dira, baita saria eman aurretik kenduko diren edo irabazleak berak ordaindu beharko dituen higiezina jasotzen duenean.
-
Saria emateagatik sortuko diren gastuak (notarioa, eskriturak, erregistrorako ordainsariak...) eta zergak ordaindu beharko dituen pertsona nor izango den. Bestalde, saria zerga-ordainketara eta kontura egindako sarrerara behartuta dagoela zehaztu beharko da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudiak xedatzen duenaren arabera.
-
Parte-hartzeko euskarrien salmenta noiz hasi eta amaituko den. Hasiera datatik zozketa datara ezin izango da urtebete baino gehiago egon.
-
Zozketa data eta lekua. Zozketak notario aurrean edo Estatuko Loteria eta Apustuen Elkarteak zein Espainiako Itsuen Erakundeak egiten dituen zozketekin konbinatuta egin beharko dira. Bigarren kasu horretan, eskatzaileek zozketa antolatzen duen erakundearen onespen-dokumentua ere aurkeztu beharko dute eskaerarekin batera.
-
Zozketaren emaitzak nola eta non argitaratuko diren.
-
Salmenta zein lurraldetan egingo den.
-
Salduko den parte-hartze euskarrien kopurua.
-
Parte-hartzearen prezioa.
-
Hala balegokio, parte hartzeko euskarriak saltzeko erabiliko den prozedura telematikoaren deskribapen zehatza eta erosleak euskarriak jasoko dituela bermatzeko modua.
-
Jasotako sariaren edo sarien iraungitze-epea; gutxienez urtebetekoa izango da.
-
Sariak esleitzeko modua.
-
Zozketa antolatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa saria edo sariak eskuragarri daudela eta zozketaren saria irabazleari emango diola bermatzen duen bakarra dela jakinarazteko adierazpena.
-
Zozketan parte hartzeko euskarrien eredua. Gutxienez datu hauek bildu beharko ditu:
-
Zozketa baimendu zen data.
-
Euskarrien guztizko kopurua eta euskarri bakoitzaren zenbakia.
-
Parte-hartzearen prezioa.
-
Jasotako sariaren iraungitze-epea.
-
Zozketaren antolatzailearen edo haren ordezkariaren identifikazioa eta sinadura.
-
Sariaren balioa.
-
Hala balegokio, sariak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga ordaintzeko kontura egindako sarrera bete behar duela jakinarazteko adierazpena.
-
Zozketa data eta lekua.
-
Emaitzak argitaratzeko modua.
-
Oinarriak non argitaratuta dauden.
?
2016ko urriaren 2an indarrean sartuko da Administrazio Publikoen Administrazio-prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 14.2 artikulua. Horren arabera, pertsona juridikoek bide elektronikoak erabili beharko dituzte, derrigorrez, Administrazio Publikoekin harremanetan jartzeko, administrazio-prozedura bati lotutako edozein izapide egiteko.
Lege hori eta hari lotutako beste batzuk betez, egun horretatik aurrera, Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiari (JAZN) zuzendutako edozein eskaera eta horri erantsitako dokumentu oro erakundearen egoitza elektronikoaren bitartez helarazi beharko dira. Hortaz, ez dira onartuko beste edozein bidetatik helarazitako eskaerak. Halakorik jasotzekotan, elektronikoki aurkez dezan eskatuko zaio interesdunari.
Eskaerak elektronikoki aurkezteko inprimaki elektronikoa Zuzendaritza Nagusiaren egoitza elektronikoan eskura daiteke.
?
BALDINTZA EKONOMIKOAK
Tasa ordaindu izanaren frogagiria. Egun tasa hori 100 eurokoa da. Tasaren inprimakia
Tasa telematikoki ordainduz gero, eskaera elektronikoari erantsi ahal izango zaio ordainketaren frogagiria. Ordainketa banketxean aurrez aurre egitekotan, frogagiria eskaneatu eta hori erantsi beharko duzu eskaera elektronikoan. Horrez gain, frogagiri originala aurkeztu beharko duzu Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren erregistro-bulegoan (Atocha 3, 28012 Madril) edo Administrazio Publiko baten erregistro-bulego gaitu batean.
Joko-tasari buruzko informazio gehiago
?
BESTELAKO BALDINTZAK
Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) baldintza bereziak ezarri ahalko ditu (baita bermeak sortu ere) eskainitako sariaren edo sarien balioak edo zozketaren bateko baldintza bereziek hala gomendatzen dutenean.
?
ZERGA-ERREGIMENA
Zozketak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoek Joko-jardueren gaineko Zerga ordaindu beharko dute, 13/2011 Legearen 48. artikuluak xedatzen dituen baldintzen eta karga-tasaren arabera. Jokoaren parte-hartzeak edo zozketa antolatu eta egiteagatik zuzenean sortutako diru sarrera gordinen %20koa izango da tasa hori. Ongintzako edo erabilgarritasun publikoko zozketen kasuan, %7koa izango da tasa hori.
Zerga hori kudeatu, eskatu, likidatu eta ikuskatzea Zerga Administrazioko Estatuko Agentziaren lana izango da.
Halaber, zozketak egiten dituzten pertsona fisiko zein juridikoek diru-sartzeak egin beharko dituzte Altxor Publikoan; diru-sartze hori Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga gisa egingo da, saridunari eragiten dion moduan, momentu bakoitzean indarrean dagoen araudiaren arabera.