Bakoitza bere eskumenen baitan, bai Estatuak bai Autonomia Erkidegoek debekatutako pertsonen erregistroak arautzeari ekin diote.
Debekatutako pertsonen erregistroetan ageri direnak ezin dira jolas horietan aritu, zeinentzako Administrazio Publiko eskudunak aurretiaz jokalaria identifikatzea eskatu duen. Horrela, pertsona horiei jokatzea debekatzen zaie eta hiritarrek duten eskubidea errespetatzen da.
Inskripzioa JAZNren Interdikzio Erregistroan egiten bada, internet bidezko jokoetan jardutea debekatzeaz gain, Autonomia Erkidegoei helaraziko zaie informazioa, horietako bakoitzean ezarritako prozeduretan kontuan hartzeko eta, araudi autonomikoa betez, inskripziorik ez dagoela egiaztatzea eskatzen duten jokoetan jardutea debekatzeko.
Beste alde batetik, debekatutako pertsonen erregistro autonomikoan izena gehitzeko eskaerak autonomia erkidego horren eskumenen lurralde-eremuan bakarrik izango du eragina.
Halaber, Administrazio Publiko bakoitzak debekatutako pertsonen erregistroaren konfigurazio zehatza ezarri du. Bakoitzak, jokalariak modu eraginkorrean babesteko egokitzat jo dituen parametroak ezarri ditu.
Herritarrei eta Administrazio Publikoei debekuen erregistroen datu nagusiei buruzko informazio osoa eta zehaztua (estatukoak eta autonomietakoak) emate aldera, horiek zer diren eta haien ezaugarrien eta betekizunen eta estatuko edo komunitateko edo hiri autonomoko erregistro-inskripzioagatiko eskubide eta betebeharren ikuspegi zehatza izateko, debekuen erregistro bakoitzaren (estatukoak zein autonomietakoak) konfigurazioa zehazten duen ezaugarri guztiei buruzko informazioa biltzen duen bilatzailea kontsultatu daiteke. Autonomietakoen kasuan, Autonomia Erkidego bakoitzak DGOJri emandako datuen arabera.
?
Nola eman dezaket izena?
Legedian ezarritakoari jarraiki aurretiaz pertsona identifikatzea eskatzen duten jokoak erabil ditzazun galarazteko eskatu nahi baduzu (online jokoak eta Autonomia-erkidego bakoitzak hala zehaztu duen bestelako jokoak, parte-hartzailea autobaztertu ez dela egiaztatze aldera), Zuzendaritza Nagusi honen jokorako sarbiderako interdikzioen fitxategian alta eska dezakezu bide hauetatik:
?
Zenbateko indarraldia du izen-emateak?
Izen-ematea mugagabea izango da, baina izena eman zen datatik sei hilabetera baliogabetzea eskatu daiteke.
JSIEO-ko (gaztelaniaz, RGIAJ) izen-emateak Autonomia Erkidegoetara bidaliko dira dagozkien debeku erregistroetan txertatzeko, bertako araudiak xedatzen duenarekin bat eginda.
?
Jokorako Sarbideko Interdikzioen Erregistro Orokorrean (gaztelaniaz, RGIAJ) egoera-ziurtagiria eskatzea
Gogoan izan JSIEO-ko egoera-ziurtagiria eska dezakezula Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren egoitza elektronikoaren bitartez. Ziurtagiri digitala baduzu, berehala jaso dezakezu ziurtagiri hori. Ziurtagiri elektronikorik ez baduzu, aldiz, eskaera inprimatu eta edozein erregistro-bulegotan aurkeztu beharko duzu