JOKO BERRIEN ARAUDI POSIBLEARI BURUZKO JAKINARAZPENA
?
Jokoa arautzen duen 13/2011 Legeak baliabide elektroniko, informatiko, telematiko eta interaktiboen bitartez erabil daitezkeen jokoen araudiaren oinarriak xedatu zituen. Legeak joko berriak arautzeko aukera aurreikusten du, eta haren helburua araudia osatzea da, helburu nagusiena lortzeko asmoarekin: ordena publikoa babestea, iruzurrari aurka egitea, menpekotasunak prebenitzea, adingabeen eskubideak babestea eta jokoetan parte hartzen dutenen eskubideak zaintzea.
?
Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) orain arte araudiak biltzen ez dituen joko berriak arautzeko aukera aztertzen hastea erabaki du. Dakigun moduan, gure herrialdeko jokoa arautzearen helburua jokoetan parte hartzen duten erabiltzaileak, parte-hartzaileak eta, azken batean, gizarte osoa babestea da, jarduera horren eragin negatiboen aurrean.
?
Hala, joko berri baten araudia aztertzerakoan oinarrizko irizpide hauek aintzat hartu behar dira:
?
Bereziki, JAZN (gaztelaniaz, DGOJ) bi joko berri arautzeko aukera aztertzen ari da: apustu gurutzatuak eta saridun jolas-makinak (slots). Horretarako, Zuzendaritza Nagusi horrek kontsulta prozesu bat ireki du, informazioa eta datu enpirikoak biltze aldera. Hala, joko horiek arautzea beharrezkoa den edo ez erabakitzen lagunduko du. Bi joko mota horien kasuan, Zuzendaritza Nagusiak gai hauen inguruko informazioa bil dezake:
?
Edozein kasutan, Zuzendaritza Nagusi honetara bidalitako informazioak froga enpirikoak beharko ditu oinarrian, eta ez da onartuko gaiari buruzko iritzi edo a priori egindako baloraziorik.
?
Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) hauek guztiak gonbidatzen ditu informazio prozesu horretan parte hartzera: jokoaren industria, jokoen erabiltzaileen elkarteak, joko menpekotasuna pairatzen dutenak, jokoaren ikerketa zentroak, sektorearekin lotutako erakunde publikoak eta eztabaida ireki eta gardenean parte hartu nahi duen beste edonor.
?
Informazioa jasotzeko epea 21 egunekoa izango da, jakinarazpen hau Zuzendaritza Nagusiaren webgunean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita. Ondoren, 45 eguneko epean emaitzak aztertuko dira, eta Zuzendaritza Nagusiak joko horien araudia sortuko den edo oraingoz baztertu egingo den jakinaraziko du.
Informazioa helbide elektroniko honetara bidali dezakezue: [email protected]
?
Madril, 2013ko otsailaren 13a
Berriren bat bilatu nahi badu zehazki, erabil ezazu Berri-bilatzailea