Noizbehinka egiten diren jokoen ustiaketak nahiz antolaketak aurretiko baimena behar du. Baimen horiek Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) emango ditu.
Noizbehinkako joko gisa ulertuko dira aldian-aldian edo etengabe egiten ez direnak, edo gehienez urtean behin egiten direnak. Noizbehinkako jokoak ez daude erakunde antolatzaileen ohiko jardueren barruan.
BAIMENAK: jokoa arautzeko maiatzaren 27ko 13/2011 Legeak aurreikusten dituen joko guztiek, noizbehinkakoak izanik, JAZN-k (gaztelaniaz, DGOJ) emandako aurretiko baimena beharko du.
BAIMENTZE-PROZEDURA
Baimenaren eskaera JAZN-ri (gaztelaniaz, DGOJ) aurkeztu beharko zaio, eta hark hilabeteko epean ebatziko du. Epe hori pasa ostean Ebazpenik jasotzen ez bada, eskaera baztertutzat emango da.
ESKAEREN BALDINTZAK
Baldintza administratiboak:
2016ko urriaren 2an indarrean sartuko da Administrazio Publikoen Administrazio-prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 14.2 artikulua. Horren arabera, pertsona juridikoek bide elektronikoak erabili beharko dituzte, derrigorrez, Administrazio Publikoekin harremanetan jartzeko, administrazio-prozedura bati lotutako edozein izapide egiteko.
Lege hori eta hari lotutako beste batzuk betez, egun horretatik aurrera, Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiari (JAZN) zuzendutako edozein eskaera eta horri erantsitako dokumentu oro erakundearen egoitza elektronikoaren bitartez helarazi beharko dira. Hortaz, ez dira onartuko beste edozein bidetatik helarazitako eskaerak. Halakorik jasotzekotan, elektronikoki aurkez dezan eskatuko zaio interesdunari.
Eskaerak elektronikoki aurkezteko inprimaki elektronikoa Zuzendaritza Nagusiaren egoitza elektronikoan eskura daiteke.
Baldintza ekonomikoak: Saria ordaintzeko kaudimen ekonomiko nahikoa dagoela ziurtatzea.?Tasaren ordainketa justifikatzea; egun 100 euro dira. Tasaren inprimakia
In the case of paying the fee online, the receipt may be included with the electronic application. If payment is made in person at a bank, a scanned image of the receipt should be attached to the electronic application and the original submitted to the registry office of the Directorate-General for the Regulation of Gambling (c/ Atocha 3, Madrid 28012) or to a registry office enabled by any Public Authority.
Joko-tasari buruzko informazio gehiago
Baldintza teknikoak: Jokoa behar bezala burutzen dela bermatzeko kaudimen teknikoa ziurtatzea.
ZERGA-ERREGIMENA
Noizbehinkako jokoak egiteko baimena jasotzen duten pertsonek, fisiko zein juridikoek, joko-jardueren gaineko zerga ordaindu beharko dute, 13/2011 Legearen 48. artikuluak xedatzen dituen baldintza eta karga-tasekin bat etorriz.
Zerga hori kudeatu, eskatu, likidatu eta ikuskatzea Zerga Administrazioko Estatuko Agentziaren lana izango da.