?
Gainbegiratze eta kontrol jarduerei buruzko informazio tekniko espezifikoa ikusteko, horretarako jarritako atala kontsulta dezakezu Zuzendaritza Nagusiaren webgunean.
JAZNri dagokio joko-operazioen osotasuna, segurtasuna, fidagarritasuna eta gardentasuna zaintzea, eta baita indarrean den araudia eta joko-jardueren ustiaketarako ezarritako baldintzen betetzea ere. Xede hori betetzeko, hauek dira jarduera kontrolatzeko oinarrizko jarduera-ildoak:
?
Bere ikuskapen zereginetan, JAZNek joko-jardueren garapenari lotutako alderdi eta estandar guztiak zaindu, auditatu eta kontrolatu behar ditu, izan alderdi horiek administratiboak, ekonomikoak, prozedurakoak, teknikoak, informatikoak, telematikoak edo dokumentazioari lotutakoak. Jokoen gainbegiratzea eta kontrola jarduera hauetan oinarritzen da:
Joko-jardueren monitorizazioa, nagusiki, hainbat iturrietatik lortutako joko-transakzioei buruzko informazioaren azterketan oinarritzen da, eta hauek izan daitezke iturriak:
Datuen osotasuna zein kalitatea funtsezkoak dira JAZNren informazio sistemaren eraginkortasun handiena lortzeko. Hori dela-eta, datuaren kalitatea kontrolatzeko plan berezi bat jartzen da urtero abian, operadoreek emandako informazioaren osotasuna eta fidagarritasuna bermatze aldera. Ondorengo taulan dator burututako jardueren laburpena.
Jarduerak | 2016 | 2017 |
---|---|---|
Operadoreei egindako komunikazioak | 870 | 933 |
Operadoreei irekitako intzidentziak | 1.169 | 953 |
Itxitako intzidentziak | 728 | 570 |
Operadoreei erantzundako kontsultak | 50 | 60 |
?
2017an honako ezohiko egoera hauek eman ziren BKSren datuen kalitatearen arloan:
Joko-transakzioei buruzko informazioaren azterketak eta tratamenduak aukera ematen du bereziki kritikotzat diren jokalariak babesteari buruzko zenbait betekizunen betetzea etengabe monitorizatzeko, hala nola: parte-hartzaileen nortasuna egiaztatzeko operadoreek abian jarritako prozedurak; sarbidea kontrolatzeko mekanismoak, debekatuta duten pertsonen parte-hartzea galarazteko, adingabeak eta debekatuen erregistroan inskribatuta dauden pertsonak, kasu; eta, joko-jarduera arduratsuaren garapena.
2017an kontrol estentsibo berriak ezarri dira, ondorengo alderdiak monitorizatzera zuzenduak:
Operadore berrien jokorako plataformak berrikusteko jarduerak ere etengabeko gainbegiratzea osatzera datoz. Operadore batek jarduera abiarazten duen edo lizentzia berezi berri bat merkaturatzen duen bakoitzean, operadorearen jokoaren sistema teknikoa ad hoc aztertzeko prozedura bat abiarazten da, horrek dituen arriskuetara zuzendutako ikuspegi batekin.
Legez kanpoko jokoa | 2016 | 2017 | Guztira |
---|---|---|---|
Lizentzia orokorren berrikuspena | 7 | 1 | 8 |
Lizentzia berezien berrikuspena | 29 | 4 | 33 |
?
Gainbegiratze-jarduera horien ondorioz, hauek dira operadoreei egindako informazio-errekerimendu eta komunikazioak:
Intzidentziak | 2017 |
---|---|
Erabiltzaileen erregistroaren kontrola (bikoiztuak, oker identifikatuak, erabiltzailearen erregistrorik gabeko joko-kontuak ) |
8 |
Debekatuen kontrola | 26 |
Adingabeen kontrola | 21 |
Gordailuetako mugak gainditzea | 18 |
Gastuaren mugak gainditzea ausazko makinetako saioan | 20 |
Gordailuetako mugak handitzeko aldiak | 5 |
Operadore berrien erabiltzaile erregistroaren funtzionamendua eta ausazko makinetako joko berrietako saioko mugak berrikustea |
5 |
Bingoa zuzen ibiltzearen gaineko kontrola | 5 |
?
Gaitze-ziurtagiria duten operadoreei buruzko salaketa hauek jaso dira:
?
Motivos | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | Total |
---|---|---|---|---|---|
Kontuak blokeatzea eta kautelazko etenaldia | 7 | 13 | 4 | 22 | 46 |
Kuota aldatzea, apustua bertan behera geratzea edo saririk ez ordaintzea | 15 | 41 | 17 | 21 | 94 |
Debeku subjektiboak | 2 | 3 | 4 | 8 | 17 |
Bonoak eta publizitatea | 3 | 13 | 5 | 6 | 27 |
Gordailuen eta apustuen mugak | 1 | 2 | 3 | 5 | 11 |
Sistemen manipulazioa | ? | ? | ? | 4 | 4 |
IJokalariari informatzea | 1 | 3 | 1 | 3 | 8 |
Jokoaren ausazkotasun-eza | ? | 2 | 3 | 3 | 8 |
Ordaintzeko moduak | ? | ? | 4 | ? | 4 |
Irudian, batera ".com" | ? | 1 | ? | ? | 1 |
Operadore batzuk. | 3 | 1 | ? | ? | 4 |
Beste zenbait | ? | 3 | 1 | ? | 4 |
Guztira | 32 | 82 | 42 | 72 | 228 |
Ondorengo koadroan zehazturik datoz araututako merkatua hasi zenetik izandako salaketak:
Salaketak | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | Guztira |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Jasotako salaketak | 10 | 39 | 32 | 83 | 40 | 72 | 277 |
Artxibatuak | 10 | 16 | 26 | 54 | 74 | 63 | 243 |
Aurretiko ikerketa abiarazita | ? | 23 | 29 | 58 | 24 | 33 | 33 |
?
Jasotako salaketen emaitzari eta operadoreen etengabeko gainbegiratzeen berezko prozesuei dagokionez, berriz, ondorengo koadroan azaltzen da araututako merkatua hasi zenetik izandako emaitza:
Prozedurak | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | Guztira |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Abiarazitako egiaztatze-espedienteak | 7 | 33 | 9 | 21 | 7 | 11 | 88 |
Artxibatutako espedienteak | ? | 10 | 2 | 8 | 4 | 2 | 26 |
Zehapen-prozedura abiarazteko proposamenak | ? | 17 | 13 | 7 | 5 | 2 | 44 |
?
Operadoreek behar bezala homologatutako jokorako ekipo eta softwareak erabili behar dituzte. Jokoen sistema teknikoen homologazioa, zehazki, sistema teknikoen egokitasuna ziurtatzen duten txostenetan oinarritzen da. Txosten horiek jokoaren softwarearen funtzionaltasuna ziurtatzen espezializaturik dauden laborategiek eta segurtasun informatikoaren auditoriak burutzen espezializaturik dauden erakundeek egiten dituzte, eta JAZNek aurretik izendatzen ditu batak zein besteak.
Sistemen hasierako homologazioa lizentzia orokor eta bereziak emateko prozeduraren testuinguruan egiten da.
Adierazleak | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | Guztira |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Homologatzeko eskaera kopurua | 271 | 9 | 10 | 94 | 12 | 14 | 410 |
Emandako homologazio kopurua (lizentziako) | ? | 276 | 8 | 46 | 57 | 12 | 399 |
Ukatutako homologazio kopurua (lizentziako) | ? | 4 | 2 | ? | 1 | ? | 7 |
Homologatze bidean den kopurua (lizentziako) | 271 | ? | ? | 48 | 2 | 2 | 325 |
?
Hasierako homologaziotik aurrera, jokoaren sistema teknikoen homologazioa honela segitzen da egiten: elementu kritikoetan diren aldaketa esanguratsuak aurrez baimentzen dira, eta aldaketen hiruhileko txostenak eta bi urtean behin egin beharreko auditoriak egiten dira.
Eskaerak | 2016 | 2017 |
---|---|---|
Joko berriak | 78 | 127 |
Jokorako softwarearen hornitzaile berria | 6 | 27 |
Erruleta zuzenean | 3 | 12 |
Plataformaren migrazioa | ? | 10 |
Parte hartzeko kanalak | 10 | 9 |
Bertsioa handiagotzea | 4 | 5 |
CPD | 3 | 5 |
Ordaintzeko metodoak | ? | 3 |
Besterik | 13 | 7 |
Guztira | 117 | 205 |
?
? | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 |
---|---|---|---|---|---|
Aldaketa esanguratsuak kudeatzea baimentzearen aldeko ebazpenak | 42 | 44 | 35 | 107 | 195 |
Aldaketa esanguratsuak kudeatzea baimentzearen kontrako ebazpenak | 8 | 5 | 6 | 4 | 6 |
?
Bestalde, ?2015eko lehen hiruhilekoan zehaztu zen joko-operadoreentzat derrigorrezkoa den bi urtez behingo auditoretzaren gaineko esparruaren edukia, zeina 2015eko apirilaren 1ean argitaratutako ohar tekniko baten bidez islatu zen.?
? | 2015 | 2016 | 2017 | Guztira |
---|---|---|---|---|
Kontsulta kopurua | 132 | 57 | 80 | 212 |
?
Jokoa arautzeko legearen promulgazioaren eta 2012ko ekainean joko-operadoreei gaitze-ziurtagiriak ematearen ondorioz, Espainian gaitze-ziurtagiria lortua ez duten erakundeek operatutako webguneak utzi beharra diote bere jarduerari Espainiako lurraldean.
Halako jarduerak uztearen inplementazioan gerta daitezkeen ez betetzeak hautemateko eta ezarritako lege-esparrua zaintzeko xedez, JAZNek zenbait jarduera burutzen ditu Espainiako merkatuan gaitze-ziurtagiririk gabe egindako online joko-jarduerak desagertzera zuzenduta. Jarduera horiek bi ardatz nagusiren inguruan garatzen dira, 2013. urtean ezarritako estrategiari jarraipena emanez, eta hauek dira:
Gaitze-ziurtagiririk gabeko joko-jarduerei buruzko jarduera nagusietako bat, izan, espainiar lurraldetik konektatzen diren jokalarientzat eskuragarri dauden webguneen errolda bat egitea da, baimenik gabeko joko eskaintza osoa identifikatzeko eta eskaintza horren helmena nahiz merkatuan duen kokapena ezagutzeko. Errolda horretan, honako hauek jasotzen dira: webguneko operadoreari buruzko informazioa, eskaintzen duen jardueraren izaera, burutzen duen jarduera jokoa arautzen duen legearen aplikazio eremukoa den ala ez, online jokoaren merkatuan duen kokapen indizea (Alexa indizea), webgunearen komunikazio-hizkuntzak (batik bat, espainiera) eta espainiar lurraldetik jokalariak onartzea ala ez onartzea (Espainiako egoiliar gisa identifikaturik izan ala ez).?
Webgune baten errolda egina denean, gainera, aldizkako jarraipena egiten zaio horri, Espainian duen jarduera egiaztatze aldera eta, hala badagokio, aurretiko informazioaren espedientea hasteko.
Errolda egitea jarduera dinamikoa da oso, gehitze eta aldaketak eransten dira etengabe, eta gaur egun operatzen ez dauden webguneen zerrenda dinamiko bat jasotzen du, ondoren zehazten diren ikuskapen-jardueren edo webgune horien merkataritza garapenaren ondorioz.
Itxitako webguneak | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | Guztira |
---|---|---|---|---|---|---|
JAZNek espedientea abiarazi gabe | 104 | 184 | 234 | 91 | 255 | 839 |
JAZNek espedientea abiarazita | 13 | 28 | 35 | 46 | 16 | 132 |
Guztira | 117 | 212 | 269 | 137 | 271 | 961 |
?
Webgune batek salaketa, kexa edo erreklamazio bat jasotzen badu erabiltzaile baten aldetik edo Espainian online jokoaren merkatua legezkoa, segurua eta arduratsua izan dadin interesatuta dagoen edozein herritar edo erakunderen aldetik, edota legez kanpoko jokoaren webguneen erroldaren gaineko kontrol-jarduerak agerian uzten badu gaitze-ziurtagiririk ez duen webgune jakin baten garrantzia Espainiako jokoaren merkatuan, aurretiko informazioari buruzko jardueren prozedura bati ekiten zaio. Hauek dira prozedura horren etapa nagusiak:
Ondorengo koadroan jasotzen dira, xehaturik, araututako merkatua hasi zenetik izandako aurretiko informazio-espedienteak:
Legez kanpoko jokoa | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | Guztira |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Abiarazitako espedienteak | 17 | 50 | 49 | 30 | 24 | 11 | 181 |
Zehapen-prozedura abiarazteko proposamenak | 17 | 16 | 20 | 20 | 13 | 16 | 102 |
Artxibatzea erabakitakoak | ? | 4 | 13 | 3 | 6 | 3 | 29 |
Zehapen-prozedura abiarazteko 16 proposamenetan legez kanpoko jokoaren 17 web-atari jaso dira.
Oso zaila bada ere legez kanpoko jokoaren bolumena zenbatzea, duen izaeragatik inguru zeharo zabal eta dinamikoko online merkatu baten aurrean gaudelako, JAZNek etengabeko ikuskatze lana burutu du hasiera-hasieratik. Internet eremuan garrantzi handiena duten (Alexa indizea erabilita erreferentzia gisa) eta erabiltzaileen, operadoreen edo joko-elkarteen aldetik salaketa jaso duten webguneak izan ditu jomugan lehen-lehenik, eta lortutako emaitzek agerian uzten dute legez kanpoko jokoaren kontrako borrokak jasotako erantzuna positiboa dela, eraginkortasun maila handia erakutsiz europar eremuko operadoreen artean, baina ez hainbeste beste lurralde batzuetan kokatzen direnen artean.
Ikuskapen-jarduera denboran zehar egiten eta garatzen den jarduera bat da, eta sarera sartzeko operadoreek web-orrietara sartzeko ezartzen duten blokeoarekin osatzen da.
Horrez gainera, honako jardunbide hauek burutu dira zehapen-jarduerari lotutako euskarrien eremuan:
Zehapen-jarduera | 2015 | 2016 | 2017 | Guztira |
---|---|---|---|---|
Operadoreak joko-jarduera merkaturatzea eten izana egiaztatzeko aktak |
35 | 10 | 8 | 53 |
Informazio zerbitzuen hornitzaileetan web-atarietara sartzea blokeatu izana egiaztatzeko txostenak |
2 | 3 | 2 | 7 |
Loteria jokoen jarraipena egiteko eta kontrolatzeko jarduerak barne hartzen ditu Espainian erreserbaturik diren loteria jokoen merkaturatzeko, edo merkaturatzen parte hartzeko, jardueren ikerketa eta esetsaldia, baldin izendaturiko operadorearen (SELAE edo ONCE) baimenik ez badu, eta baita jokoa arautzen duen legearen 4. artikuluan ezarritako erreserba printzipioa hautsiz jokoa antolatzeko edo ustiatzeko egiten diren jarduerak ere.
Baimenik gabeko loterien merkaturatzea denaz bezainbatean, ondorengo taulan jasotzen da burututako salaketa eta espediente kopurua:
Baimenik gabeko loteriak | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | Guztira |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Jasotako salaketak | 12 | 31 | 31 | 43 | 16 | 20 | 153 |
Abiarazitako espedienteak | 9 | 17 | 13 | 7 | 2 | 1 | 49 |
Zehapen-prozedura abiarazteko proposamenak | ? | 1 | 7 | 1 | ? | ? | 9 |
?
Ondorengo taulan, berriz, erreserba printzipioa hautsiz loteria jokoen antolaketari buruz izandako jarduera jasotzen da:
Burututako jarduerak | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | Guztira |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Jasotako salaketak | 8 | 22 | 51 | 44 | 15 | 6 | 146 |
Abiarazitako espedienteak | 1 | ? | 4 | 4 | 2 | 1 | 12 |
Zehapen-prozedura abiarazteko proposamenak | ? | 1 | ? | 1 | ? | 3 | 5 |
?
JAZNek Apustuen Merkatuaren Ikerketa Globalerako Zerbitzua (SIGMA, gaztelaniaz) sortu zuen 2017ko apirilean, iruzurra prebenitzen eta kontrolatzen laguntzeko, batik bat partiduen amarruen aurka egiten eta kirolaren zintzotasuna, kirol etika nahiz apustu merkatuetako zintzotasuna babesten. SIGMAk zeregin hauek ditu:
?
Jarduerak? | 2016 | 2017 | Guztira |
---|---|---|---|
FCSEren errekerimendua | 4 | 18 | 22 |
FCSEren osagarrizko informazio eskaerak | 2 | 121 | 49 |
Kirol amarruei buruz jasotako alertak | 1 | 45 | 46 |
Ofiziozko jarduerak | ? | 7 | 7 |
Guztira | 7 | 191 | 198 |
Oharra: SIGMA 2017an sortu zen JAZNren unitate gisa, alabaina aurreko urteetan ere burutu ziren gerora aipatu unitatearen egitekoen artean sartuko ziren jardunbideak.
Ondorengo taulan alerta kopurua jasotzen da, kirolez banatuta:
Kirola | Kopurua |
---|---|
Futbola | 22 |
Tenisa | 16 |
Badmintona | 3 |
Besterik | 5 |
?
JAZNek, halaber, lankidetzan segitzen du ZAEArekin datuen urteroko elkartrukaketan, 2014an sinatutako hitzarmena betez.
2017an ZAEAk egindako 40 errekerimendu bideratu dira.
?